Share on FacebookTweet about this on Twitter

 

 

Biztanleko kooperatiba-tasa altueneko autonomia erkidegoa bihurtu da Nafarroa estatu osoan. Ignacio Ugalde, ANELeko eta CEPES Navarrako presidenteak eman zuen ezagutzera mugarri hori ETESS proiektuaren (Interreg Poctefa) amaierako elkarretaratzean. Elkarretaratzea Iruñean egin zen Ekonomia Sozialaren Eguna zela eta. Jardunaldiaren ardatza mugaz gaindiko proiektu horren balantzea eta Euroerregioak sortzen dituen aukerak izan dira.

Ekitaldiak 275 pertsona inguru bildu ditu, horien artean Nafarroako Parlamentuaren ordezkaritza zabala eta baita Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Akitania Berriko administrazioena eta ekonomia-, gizarte-, hezkuntza- eta kultura-arloko erakundeena ere.

Elkarretaratzeak, gainera, ekonomia sozialeko enpresa eta erakundeei ikusgarritasuna emateko balio izan du. Eredua pertsonengan oinarrituta dago eta bere hazkundeagatik eta dinamismoagatik nabarmentzen da. Nafarroan “20.000 enplegu zuzen baino gehiago sortu ditu, hau da, sektore pribatuko enpleguaren % 8,5.

Ekitaldiaren hasieran Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia Garapeneko lehendakariordeak hartu du parte, eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak eman dio amaiera.

Mugaz gaindiko lankidetza Euroerregioaren esparruan izan da aukeratutako gaia, hain zuzen ere, ETESS proiektuaren (Interreg Poctefa) esperientzia berritzailearen bitartez. Ekonomia sozialaren bitartez lankidetza-proiektuak garatzeko pertsonak gaitzea xede duen ekimena da. Modu horretan, lurraldean sortzen diren premiei soluzioak bilatzen, ekintzailetza kolektiboa sortzen eta enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortzen ikasten dute.

ETESS proiektuak 150 toki-eragile eta proiektu-sustatzaile baino gehiago izendatu ditu Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Pirinio Atlantikoetan (Akitania Berria).

Ekonomia Sozialak erantzun berritzaileak ematen dituzten ereduak eskaintzen ditu, lurraldeko beharretara tokian tokiko lana sortzen duten proiektuen bidez.

ETESS proiektuak tokiko eragileei beharrezkoak dituzten eskumenak eman nahi dizkie lurraldearen potentzialtasunaren arabera.

ETESS-en lau bazkidek parte hartzen dute: KONFEKOOP (Euskadiko kooperatiben konfederazioa), Comité de Bassin d’Emploi du Seignanx, Hendaiako Udala eta buru bezala ANEL Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresen elkartea.

ETESS proiektuan, Ekonomia Sozialean Mugaz gaindiko Lankidetzako lehen Eskola izango dena sortzeko lanean ere ari dira.   Ignacio Ugaldek adierazi zuen bezala, “Mugarria izango da Europan”. Euroerregioaren esparruan trukeak areagotzeko premia ere nabarmendu zuen. “Ia 9 milioi biztanleri buruz ari gara hitz egiten, ia bostehun mila enpresarekin eta hiru milioi eta erdi enplegu baino gehiagorekin. Kopuru horiek islatzen dute lurraldearen ahala”.

Honako hauek ere jorratu zuten gaia: Jon Azkue, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako lehendakariordeak; Pascal Duforestel, Akitania Berria Eskualdeko Ekonomia Sozial eta Solidarioko kontseilariak eta Paz Fernández, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariak. Ekonomia Soziala Nafarroak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Akitania Berriak osatutako mugaz gaindiko eremu handi horretako erakundeen agendan egoteak duen garrantzia azaldu zuten mintzaldietan.

ETESS proiektuko bazkideen ordezkariek aitortza jaso zuten Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariaren eta Ignacio Ugalde CEPES Nafarroa eta ANELeko presidentearen eskutik. Rosa Lavín KONFEKOOPeko (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa)  presidenteak, Jean Marc Lespade CBE Seignanx-eko (Comité de Bassin d´Emploi de Seignanx) presidenteak eta Iker Elizalde Hendaiako Udaleko zinegotziak jaso zituzten aitortzak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l'utilisation de cookies. más información/ plus information

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto. Les paramètres des cookies sur ce site sont mis à « autoriser les cookies » et donc vous offrir la meilleure expérience de navigation possible. Si vous continuez sans changer vos paramètres à l'aide des cookies ou en cliquant sur « OK » vous donnez votre consentement à ce site.

Cerrar