Share on FacebookTweet about this on Twitter

Juan Miguel Vicentek beste ikuspegi batetik hartu zuen ETESS GSEF 2018ko mugaz gaindiko proiektuak antolatutako mintegian, hain zuzen ere, hezkuntza eta gizarte-ekintzailetza lotzen dituen ikuspegitik.  Vicente Aholkulari teknikoa da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zerbitzuan, eta ekonomia sozialaren balioak eta lan-metodologia LHren erronkarekin (gaitasun teknikoak, digitalak, komunikaziokoak, gaitasun sozialak eta arazoak ebazteko gaitasunak garatzeko) bat datozela nabarmendu zuen.  “Pertsonek beraien ikaskuntza-prozesuaren protagonista izan behar dute.

Horregatik, ekonomia sozialeko lankidetzarako ETESS proiektua bat dator Nafarroako Lanbide Heziketako 2017-2020 Plan Estrategikoaren helburuekin, “pertsonak gaitzea eta gizarteari balioa ematea nahi baitu” .

Onartu egin zuen enpresek adierazten dutela ikasleek ondo prestatuta amaitzen dituztela ikasketak baina “gaitasun pertsonalak eta sozialak ere eskatzen dizkietela eta horiek metodologia aktiboen bitartez lantzen direla ongien”.

ETESS proiektuarekiko lankidetza Nafarroako Gobernuaren Lanbide Heziketako Zerbitzuaren metodologia aktiboak bultzatzeko Kimua programatik abiatzen da eta CI Burlada FP eta CIP Elizondo Lanbide Eskola ikastetxe publikoen eta CI Cuatrovientos ikastetxe pribatuaren parte-hartzea du eredu kooperatibotzat.

Egungo egituran lau fase ditu: prestakuntza-lantegiak; ANELeko teknikariek LHko ikastetxeetan landutako proiektuak tutorizatzea eta hirugarren fase bat ANELeko Ekintzaileen Kooperatiban. Hirugarren fase horretan, ikasleen proiektuen hautespen batek garatzen jarrai dezake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l'utilisation de cookies. más información/ plus information

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto. Les paramètres des cookies sur ce site sont mis à « autoriser les cookies » et donc vous offrir la meilleure expérience de navigation possible. Si vous continuez sans changer vos paramètres à l'aide des cookies ou en cliquant sur « OK » vous donnez votre consentement à ce site.

Cerrar