Share on FacebookTweet about this on Twitter

Tokiko eragileen artean –batez ere ekintzaileak eta ekonomia sozialeko enpresa gazteak– sarean lan egiteko metodologiak era kolaboratiboan diseinatzeko mugaz haraindiko lehenengo tailerra egin da, ETESS proiektuaren esparruaren barruan. Parte-hartzaileek, besteak beste, honako erronkak mahaigaineratu zituzten: tokiko eragileen sareak sortzea, haiek ahalduntzea, sarean lan egiteko dinamiken jarraikortasuna…

Parte-hartzaileek tailerrean partekatu dituzten esperientzietatik abiatu da analisia, hau da, ETESS proiektuko kideen teknikariek (ANEL, KONFEKOOP, CBE Seignanx, Hendaiako Udala) eta sarean lan egiten duten sustatzaile eta proiektuek partekatutakoetatik.

ANEL-i dagokionez, Dateando eta Orbetec enpresek parte hartu dute. Enpresa horiek Ekintzaileen Kooperatibatik sortu dira eta sistematikoki lan egiten dute sarean lan egiteko dinamiketan Tailerrean, ETESS proiektuko kideek enpresa- eta ekintzaile-sareak haien esparruan sustatzeko egiten dutena partekatu dute, baita erronkak eta zailtasunak ere.

Jarraian, bi esperientzia sakonki aztertu dira: Olatukoop kooperatiben sarea, Euskadin, eta Andere Henaia emakume ekintzaileen sarea, Akitania Berrian.

Urrian, beste tailer bat egingo da identifikatutako beste bi esperientzia aztertzeko eta sarean lan egiteko metodologiak aztertu eta bat diseinatzeko.

Jarduera ETESS proiektuan kokatzen da, zeina, aldi berean, POCTEFA programaren barruan dagoen. Helburua ekonomia sozialeko proiektu kolaboratiboak sortu eta garatzea da, mugaz haraindiko lurraldearen behar eta aukeretatik abiatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l'utilisation de cookies. más información/ plus information

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto. Les paramètres des cookies sur ce site sont mis à « autoriser les cookies » et donc vous offrir la meilleure expérience de navigation possible. Si vous continuez sans changer vos paramètres à l'aide des cookies ou en cliquant sur « OK » vous donnez votre consentement à ce site.

Cerrar