Share on FacebookTweet about this on Twitter

Mugaz Gaindiko Gizarte Ekonomia eta Solidarioaren Jaia aukera ezin hobea izan zen ETESS proiektua (Interreg POCTEFA) ezagutzeko eta bere garapenaren adibide praktiko batzuk ikusteko.

Lehenik eta behin Iker Elizalde Hendaiako alkateordeak hartu zuen hitza, ETESS proiektuaren jarduerak eta helburuak ezagutzera emateko. Horietako bat kolektiboki landutako formazio programa bat eta tokian tokiko eragileen sare bat eraikitzea da “mugaz gaindiko mugikortasunean eta lankidetza ekintzetan inplikatuta”. Gainera, lurralde pilotuetan martxan jarritako berrikuntza proiektuei laguntzak ematea aipatu zuen, Hendaia bezala edo paloise aglomerazio bezala Frantziako kasuan. Gainera, “mugaz gaindiko baliabideen zentro bat sortuko da tokian tokiko eragileentzat kolaborazio erreminta bat erabiltzeko”.

Stéphane Montuzet CBE du Seignanxko zuzendariak nabarmendu zuen ETESS proiektuaren elementu bereizgarrietako bat dela “helburuak eta ekintzak” modu kolektiboan lantzen ari direla. Horien artean, etorkizuneko formazio eskaintza dago, proiektuaren oinarrizko ardatza dena eta bertan tokian tokiko eragileak eta elkarteak parte hartzen ari dira.

Horrela, Montuzetek adierazi zuen dagoeneko 51 erakunde eta kolektiboekin harremanetan jarri direla, eta “ETESS-en barnean mugaz gaindiko taldea” sortu dela. Danièle Demoustier Grenobleko IEPko ikertzailearen laguntza jasotzen ari dira. Helburua: Mugaz Gaindiko Gizarte Ekonomiako eskolaren oinarriak jartzea eta “formatzaileak formatu” komunitatea sortzeko.

Aplikatutako metodologia
ANELgo Enrique Ciaurrizek azaldu egin zuen ETESS proiektuarekin mugaz gaindiko moduan lan egin dela eta proiektu berriak sortzeko metodologia batekin lan egin dela, batik bat, tokiko beharrizanei erantzunak emateko.

Metodologia hau lurralde pilotu batzuetan ezarriko da lehenago. Nafarroako kasua da eta “4 bailaren proiektua” dago martxan, eta proiektu honekin 3.000 biztanleko landa eremuko lurralde garapena bilatzen da. ETESS proiektuaren bidez “elkarte bezala hasi dira lan egiten”, prozesu “oso parte hartzailean” eta Gure Sustraiak ANELgo bazkidea den kooperatibaren laguntzarekin. Helburuen artean zonaldean turismo iraunkorra sustatzea, nekazal sektorea suspertzea eta tokian tokiko eragileekin enpresa bat sortzea daude.

Bere aldetik, Rosa Lavin Konfekoop-eko lehendakariak, ETESS proiektuaren laguntzarekin egiten ari diren hainbat ekimen azaldu zituen, eta Saiolan elkartearen bidez garatzen ari direnak. Adibidez, Kimuberri gazte ekintzailetasuna sustatzeko; Multidisciplinary Lab-en unibertsitateko ikasleek osasun-enpresen erronkak lantzen dituzte edo Debagoienako enpresa txiki eta ertaineko sarea, besteak beste.

Horrez gain, nabarmendu zuen Bilbo Handia lurralde pilotu bezala, izan ere, Euskadiko hiri-eskualde handiena da. Hain zuzen ere, Koopfabrika izan zuen hizpide, “ekintzailetasun soziala sustatzeko programa” eta “ETESS proiektuarekin harreman handia duena”. 50 eragile ekonomiko eta sozial daude dagoeneko programan.

Gainera, lanean ari dira “Gizarte Ekonomia oinarrira eramateko” eskola kooperatiben bidez, haurrek haien proiektu “soziala” gara ditzaten.

Bere aldetik, Pascal Duforestel Nouvelle Aquitaine Eskualdeko Gizarte Ekonomia eta Solidarioko Eskualdeko Kontseilariak ere parte hartu zuen eta hizpide izan zuen lurralde honetako aniztasuna eta Gizarte Ekonomia eta Solidarioaren indarra.

Hitza hartu duenean, mugaz gaindiko lankidetza azpimarratu zuen, bai eta nazioarteko mailan ikusgaitasuna emateko garrantzia. Zentzu horretan, hurrengo Gizarte Ekonomiako Munduko Foroa aipatu zuen, Bilbon izanen dena heldu den urrian.

INTERREG POCTEFA proiektua da. Europar Batasunak parte hartzen du eta EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatzen du.

INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2014-2020 hiru herrialde hauen mugen arteko  garapen iraunkorra sustatzen duen programa da, mugaz gaindiko lankidetzaren bidez. Lurralde garapenaren desberdintasunak murrizten laguntzen du eta indarrak batzen ditu eskualdean garapen iraunkorra eta osatzen duten herrialdeen artean kohesioa lortzeko.

ETESS-en lau bazkidek parte hartzen dute: KONFEKOOP (Euskadiko kooperatiben konfederazioa), Comité de Bassin d’Emploi du Seignanx, Hendaiako Udala eta buru bezala ANEL Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresen elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l'utilisation de cookies. más información/ plus information

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto. Les paramètres des cookies sur ce site sont mis à « autoriser les cookies » et donc vous offrir la meilleure expérience de navigation possible. Si vous continuez sans changer vos paramètres à l'aide des cookies ou en cliquant sur « OK » vous donnez votre consentement à ce site.

Cerrar